XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NERE BORDATXOTIK.

Biar, larunbata, asiko da Errezil-go Dema Sariketa, uztarri-motzean.

Etzi, igandea, izango du jarraipena, segira.

Azaroaren ogeian, bukaera.

Biar jokatuko diranak: Astigarraga-ko Artano. Errenderi-ko Egi-Eder, idi birekin. Itziar-ko Etxeberri. Azkoiti-ko Illarraga. Lasarte-ko Korta, idi birekin. Iraeta-ko Otzaka. Aia-ko Izeta, idi birekin.

Saioak: eguardiko amabietan, arratsaldeko lauterdietan eta gabeko amarretan.

Illaren amalauean (igandean), jokatuko diranak: Alkiza-ko Arretza. Aiete-ko Domingo. Aizarnazabal-go Etxezarreta, idi birekin. Deba-ko Egurtza, idi birekin. Markiña-ko Leoia. Donosti-ko Mujika, idi birekin.

Tolosa-ko Argaia. Aduna-ko Arsuaga.

Saioak: goizeko amaiketerdietan, arratsaldeko lauterdietan eta gabeko amarretan.

Azaroaren ogeigarrena urreratzen danean argitaratuko ditut egun artan jokatzekoak diranen izenak.

Aste guzia daukagu tarteko.

Errezil-en lana egingo duen idi bakoitzak itzabiren laguntza izango du.

Idijabeak libre dute nundinaiko itzaiak ekartzea.

Gogora ditzagun Errezil-en banatuko dira lenengo sei sariak: Lenengoa, amabi milla peztakoa. Bigarrena amar milla peztakoa. Irugarrena, zortzi milla ta bosteun peztakoa. Laugarrena zortzi milla peztakoa. Bosgarrena, bost milla ta bosteun peztakoa. Seigarrena, lau milla ta bosteun peztakoa.

Sartuta daukagun denborale onek utziko al du gauzak pentsatuta bezela egiten?.

Izendatutako egun danetan izango al dira demak?.

Au izaten da estali gabeko probalekuen arrixkua.

Bestalde, ona pranko egin du aspaldian, eta bein azaro erdira ezkero ez degu arritu bear denbora zakartzearekin.

Pestetan daude Getari-ko Askizu baillaran ere San Martiñak ospatzen ari dira.

Etzi, igandea Txankarta soiñujoleari omenaldi bat egin asmotan dira.

Maitea dute askisutarrak itziartar soiñujole trebea.

Goizeko amaiketerdietan, meza.

Ondoren, Etxeberria ta Arozamena-ren bertso saioa.

Bereala, baillara artako Azti arrijasotzaillearen ekiñaldia.

Ordubietan, anaitasun bazkaria.

Baiña, bazkal aurretik esku-erakutsi bat egingo diote Txankarta-ri.

Askisu danak maitea zaitu,
zeu ere ona zera-ta.
Zure auspoak atera du or
makiñatxobat zarata.
Gazte jendea mugi-erazten
izan zera zu aparta
nere zorion beroak ere
artu itzazu. Txankarta
.

Orio-ko San Martin baillara.

Emengo jendea ere pesta-aro betean oraintxe.

Etzi, igandea, programatxo au eramango dute aurrera: Goizeko amabietan meza, San Martin-en ermitan. Ondoren, Azpillaga ta Gorrotxategi-ren bertso saioa. Ordubietan anaitasun bazkaria, Lizargarate baserrian. Arratsalde ta gau toki berean erromeria Mardu famatu soiñujole dala.

Denborak laguntzea komeni da, bateko ta besteko pestak luzimenturik izango badute.

San Juanetan denbora ona izaten errezago da noski.

San Martiñetan baiño.

Eguna ere ondotxoz luzeagoa orduan.